kikikokomoko
sonrisas y risas  
 

Kaixo!Aláyn naiz,baita Kiki pailazoa ere.
ESTREINALDIA: 2.018-ko ekainan.

bolicheSINOPSIA:

Kiki, Koko eta Moko pailazoek alaitasunez bete nahi dituzte bazter guztiak.

Bat batean, lamia bat azaltzen da, uretako espiritu purua, eta ezinean dabiltzala ikusirik, ur-tanta garbi eta puruak eskaintzen dizkie. Ninfak esaten die tanta horiek erruz lagunduko dietela.

Esan eta izan, urak ingurumen osoa garbitzen du.

Historia honetan bada arbola ihar bat ere. Pailazoek, publikoaren partaidetzarekin, gogoz laguntzen diote, jorrai-dantza eginez. Ondorioz, arbola azalberritzen hasten da, eta hostoak ateratzen zaizkio.

Edergarrizko aldaketa hura ikusirik, arbola barruan bizi zen harra arbolaren hosto txit gozoak jaten hasten da. Eta harrak, haztean, lagun diezaiogun eskatzen digu denoi. Pailazoek, betiko alaitasunez eta publikoaren partaidetzarekin, harraren ametsik handiena egia bihur dadin lortzen dute: krisalida bilakatzen da, eta, ondoren, tximeleta eder eta xarmant.

Hain da ederra, eta hala ikustean, anaiak ere eraldatzea erabakitzen du.

Hori lortzean, giroa gero eta hobea da; arbolari loreak sortzen zaizkio, eta irri zoragarria ezpainetan.

Azkenean, pailazo, publiko eta elkarturiko guztiek alaitasunaren ase-betea ospatzen dute, dantza eginez, irri eta barre artean murgildurik..

bolicheFORMATUAK:

Bi formatu eskeintzen ditugu:

BI PAILAZOEN FORMATUA: Kiki eta Moko pailazoekin.
Ordu bete-ko iraunpena.
Gehienez 250 haur gomendatuta.

HIRU PAILAZOEN FORMATUA: Kiki,Koko eta Moko pailazoekin.
Ordu eta hamar minutuko iraunpena.
Haur kopurua mugagabea.

bolicheBEHAR TEKNIKOAK: Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.

bolicheLEKU EGOKIENAK: Plazak, jolastokiak, parkeak,  pilotalekuak, polikiroldegiak,soinketa gelak, eta abar.

bolicheHIZKUNTZAK: Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.

Informazio eta argazki gehiago www.kikikokomoko.com  gure web gunean.
Emen,IKUSKIZUN BATEN LABURMETRAI BAT IKUSTEKO AUKERA DUZUE (5 minutuko iraunpenarekin).

Gure telefono kontakto zenbakia:
686390903-ra.

E-maila:info@kikikokomoko.com.

Interesgarri aurkituko duzuelakoan,
Agur bero bat: Aláyn edo Kiki…

ARGAZKIAK:

somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza

PAILAZOEN TXARTELA:

Emanaldia iragartzeko doañik eskeintzen ditugu.Eskatu

cartel