kikikokomoko
sonrisas y risas  
 

bolicheSINOPSIA:

Kiki, Koko eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk  du horrek errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak.

Istorio honetan bada zuhaitz bat ere oso gaixo dagoena, hilzorian dagoena, espezie desberdineko beste hainbat eta hainbat bezalaxe.

Zuhaitz honen andere zaindariak, iratxoa bera, pozik dakusa  Kiki, Koko eta Moko pailazoek, neska-mutiko asko eta askoren moduan, zer-nolako ahalegina egiten diharduten arbolari bizia itzultzeko.

Aldi berean, zorioneko ikastearen abentura honetan, pailazoek eta publikoak lamiari eta basoko Zaindari Handiari entzuten diote; hauek jaberazten dituzte-eta urak, aireak eta lurrak zenbat balio duten bizitzarako.

Dantza, barre, abesti, zuzen-zuzeneko musika, malabar
e eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dugu zuhaitzari, gure protagonistari, bizitza itzultzea.

Iratxoa, arbola horren fruitu magikoa jatean, eder, lirain eta indartsu bihurtuko da, eta baso osoaren zaindari izango, bere maitearekin batera.

Azkenean, denok elkarrekin  ospatuko dugu, naturaren biziaren garaipena; hain zuzen, garbi ulertuko baitugu natura garela.

somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza

bolicheSAIO MOTAK:

  • BI PAILAZOEN SAIOA (FORMATU TXIKIA):

- Kiki eta Kokok egiten dute.

- IRAUPENA: Ordu bete.

- BALDINTZAK: 250 haur baino gehiagorik ez da komeni.

  • HIRU PAILAZOEN SAIOA (FORMATU HANDIA):

- Kiki,Koko eta Mokok egiten dute.

- IRAUPENA: Ordu bat eta hamar minutu.

- Haur kopuru mugarik gabekoa.


bolicheBEHAR TEKNIKOAK: Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.

bolicheLEKU EGOKIENAK: Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.

bolicheHIZKUNTZAK: Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.