kikikokomoko
sonrisas y risas  
 

bolicheSINOPSIA:

Mari, Anbotoko dama, kontari dabil umeen artean oso kezkaturik dagoela, zeren ARMONIA garai batean nagusi zen lurralde hauetan, baina egun batean desagertu egin zen, eta ez da itzuli gehiago.

Aurkitzen laguntzeko eskatzen die umeei, ARMONIA berriro gure artean bizi dadin.

Arbola jakintsuak, basajaunak, zezentxoek eta Armonikok irakatsiko diete ikus-entzuleei gure arbasoak eta ARMONIA elkarrekin bizi zirela, jakina baita Sustrai Biziek ARMONIA nabaritzen zutela bai musikan eta bai kantuetan, nola dantzetan hala jokoan, naturan zein izarretan.

Gure Sustrai Biziak gogoratuz lortuko dugu ARMONIA itzul dadin, eta horrela lagunduko Sustrai Bizi guztiak gure planeta osoan zehar heda daitezen, ARMONIA bazter guztietara hel dadin, eta, nola ez, gure bizitzarekin bat egin dezan.

Bata bestearen atzetik etorriko dira sketxak, erritmo bizian, koloretsu, pailazoak, parte-hartzeak, malabareak, musika zuzenean, dantza, jokoak... alaitasuna lur-estali.

somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza

bolicheSAIO MOTAK:

  • BI PAILAZOEN SAIOA (FORMATU TXIKIA):

- Kiki eta Kokok egiten dute.

- IRAUPENA: Ordu bete.

- BALDINTZAK: 250 haur baino gehiagorik ez da komeni.

  • HIRU PAILAZOEN SAIOA (FORMATU HANDIA):

- Kiki,Koko eta Mokok egiten dute.

- IRAUPENA: Ordu bat eta hamar minutu.

- Haur kopuru mugarik gabekoa.

bolicheBEHAR TEKNIKOAK: Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.

bolicheLEKU EGOKIENAK: Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.

bolicheHIZKUNTZAK: Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.