kikikokomoko
sonrisas y risas  
 

Kaixo!Aláyn naiz,baita Kiki pailazoa ere.
Estreinaldia:2.017-ko ekainan.

ARGAZKIAK:

somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza
somos naturaleza

bolicheSINOPSIA:

Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: "Bakearen atea" Bada, era berean, andere mago txit jakintsu bat ere, ate horren sekretu guztiak dakizkiena, eta harriduraren harriduraz ohartzen da, pailazoak beren emankizunean buru-belarri ari direla, bakearen atea jaikitzen, esnatzen, hasten dela.

Bat-batean, gerratik datorren beste andere mago biolentoa agertzen da, eta borrokarako erronka jotzen dio aurreko andere magoari. Honek, laguntza eskatzen dio publikoari, eta "konjuro handia" irakasten die. Denek bat eginik, lortu dute bakearen atea babestea, andere mago biolentoaren aurrean.

Azken hau negarrez dago, bere porrota dela medio. Guztiz zorigaiztokotzat jotzen du bere burua, horixe baitzen bere ahalak hust egin dion lehen aldia. Kiki pailazoak biziki animatzen du, biolentzia utzi eta umeekin harrapaketan jolas dezan. Horixe egingo dute, eta jolasaren ostean hain ongi eta hain zoriontsu sentitzen da , zeharo eraldatuko da, eta denak harriturik utziko.

Aldaketa handi honen ondorioz,bi Andere magoak langunik onenak bihurtzen dira, eta publiko osoarekin, denek elkarrekin egiten dute konjuro handia, eta "bakearen atean", lore ezin ederragoa zabaltzen da alderik alde.Orduan ama lurra agertzen da bakearen ate gainetik,eta ume guztiek berarekin eskuekin jolastean, duten bake osoa transmitituko diote.

Hain da handia alaitasuna, dantza eta abesti ospatzen dugu guztiok, aro berriaren irartzartzea.

"Bakearen aroa"

Txintxilintxín, Bakea egin…

bolicheFORMATUAK:

  • 2 PAILAZOEKIN:

- Ordu beteko iraunpena.
- Gehienez 250 haur gomendatuta. .

  • 3 PAILAZOEKIN:

- Ordu eta hamar minutuko iraunpena.
- Haur kopurua mugagabea. .

bolicheBEHAR TEKNIKOAK: Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.

bolicheLEKU EGOKIENAK: Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.

bolicheHIZKUNTZAK: Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.

Informazio eta argazki gehiago www.kikikokomoko.com web orrian.
Hemen,5 minutuko ikuskizun baten LABURMETRAI BAT ikusi dezakezue.
Zuen MUGIKORREAN ERE ukusi dezakezue web orri osoa.

Gure telefono kontakto zenbakia:
686390903-ra.

E-maila:info@kikikokomoko.com.

Interesgarri aurkituko duzuelakoan,
Agur bero bat: Aláyn edo Kiki…


PAILAZOEN TXARTELA:

Emanaldia iragartzeko doañik eskeintzen ditugu.Eskatu.

cartel