kikikokomoko
historia del grupo  
 

1980. eko abuztuan sortu zen Azkona taldea, Nafarroako izen bereko herrian, 1978.etik dantza, musika, pedagogia eta beste arlo batzuetako esperientzietatik abiaturik egindako lan batzuen ondorioz. Arlo guzti horiek, gorputz-mugimendua adierazbide eta giza-harremanetarako baliabidetzat hartuta, "kale giroko partaidetzako antzerkia" hildoa jorratuz.

Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo urtetan aritu ondoren, 1988. urtean Munduko Zirkoko pailazo ikuskizunean parte hartu eta handik jaio ziren orain ezagunak diren KIKI, KOKO eta MOKO PAILAZOAK.

Pailazo bakoitzak bere izakera du: KIKI pailazo jolastia duzue, KOKO alaia eta MOKO inozoa. Perstonaia hauek esketx ezberdinak aurkezten dituzte emanaldiaren arabera, zirkoko teknika-mota desberdinez bailiatuz: monozikloa, joku malabarak, mazak, pilotak eta diaboloak besteak beste. Guzti hau musikaz alaitua eta PARTAIDETZA bultzatzen duten jolas eta dantzekin lotuz.