Tatatxan zirkua dantzan

“Tatatxan zirkua dantzan”

Eszenografiaren marrazkia

Festa moderno eta berritasun handiko hau 2019an estreinatuko dugu. Zein hiletan oraindik ez dago erabakia, baina estreinaldia baino hilabete lehenago adieraziko dugu web orrialde honetan bertan.

Disko festa da, zirkuko gaiekin. Musika eta abesti asko, guzti-guztiak Kiki, Koko eta Moko pailazoek sortu eta konposatuak. Haurrek dantza egingo dute, kantatu, algara… eta modu super dibertituan ikasiko dute zirkuaren berri. Diabolo, pilota, monoziklo, maza, kapelu eta karioken sketch-ak ere ikusiko dituzte, ikusgarritasun, sorpresa, kolore eta zailtasunez beteak.

1 PAILAZO-AREN FORMATUA 

  •  Kiki pailazoarekin.
  • 50 minutuko iraunpena,
  • eta gehienez 100 haur gomendatuta.

2 PAILAZOEN FORMATUA

  • Kiki eta Koko pailazoekin.
  • ordu bete-ko iraunpena,
  • eta gehienez 250 haur gomendatuta.

3 PAILAZOEN FORMATUA

  • Kiki, Koko eta Moko pailazoekin.
  • ordu eta hamar minutuko iraunpena.
  • haur kopurua mugagabea.

Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.

Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.

Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.

kontratazioa

Gure taldea kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko hauek dira biderik azkarrenak.

Deitu edo posta bat bidali konpromezurik gabe!

kontratazioa

Telefonoz: 686 39 09 03