Ziirku tailerrak

Zirko tailer hauetan haurrak zirko munduan
barneratuko dira zirkuitu ibiltari baten jardunez.

Aurkezpen baten ondoren, artistek beroketa
dibertigarri bat egingo dute eta jarraian, haurrak Zirko
Ibiltariak eskaintzen dituen diziplinak ezagutzera eramango
dituzte: akrobazia, ohe elastikoa, kablea, pilota erraldoia eta
malabareak.

Adinaren arabera talde ezberdinak egingo dira.
Taldeen arabera jokoaren iraupena erabakiko da, haur
guztiek zirkuitu denak (akrobazia, oreka, malabareak) egin
ditzaten.

METODOLOGIA

Beroketa:
Antzerki beroketa umoretsua.

Alderdi Teknikoa:
Zirko diziplinak hiru ataletan lantzen dira, akrobazia, oreka
eta malabareak.

  • Akrobazia: lurrezko akrobazia, bikote eta taldeko akrobaziaeta jauziak ohe elastikoan.
  • Oreka: pilota erraldoia, ruloa, monozikloa eta zankoak.
  • Malabareak: uztaiazk, pilotak, zapiak, psikomotrizitate
    baloiak, plater txinatarrak, mazak eta diaboloak.

Bukaera:
Luzaketa ariketak eta izteko antzerki joku bat.

Adina:
4 urtetik gora.

Iraupena:
2 ordu.

Formatu Handia:

  • 100 umeentzako aforoa;
  • 4 irakasle
  • Eta 5 zirkuitu (malabareak, kablea, pilota
    erraldoia, akrobazia pista eta ohe elastikoa)

Formatu Ertaina:

  • 75 umeentzako aforoa;
  • 3 irakasle eta
  • 4 zirkuitu (malabareak, pilota erraldoia, akrobazia pista eta ohe elastikoa)

Formatu Txikia:

  • 50 umeentzako aforoa;
  • 2 irakasle
  • eta 4 zirkuitu (malabareak, pilota erraldoia, akrobazia pista eta ohe elastikoa)

-Formatu Unipertsonala:

  • 25 umeentzako aforoa;
  • irakasle bat
  • eta 3 zirkuitu (malabareak, pilota erraldoia eta akrobazia pista)

Espazio Eszenikoa:
Azalera laua, 8 metro zabalera x 5 metro luzera gutxienez. Sartzeko ateek 85 zentimetro izan behar dituzte gutxienez.

Elektrizitate Hargunea:
220 v.-ko entxufe bat.

Muntaia:
Hiru ordu.

Desmuntaia:
Ordu bat.

Aparkalekua:
Antzezlekuaren ondoan furgoneta batentzako lekua.

Aldagela:
Leku bat urarekin aldatzeko eta gauza pertsonalak gordetzeko.

Pertsonala:
Iristean, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eta bukaeran, antolakuntzako pertsona bat bertan egotea beharrezkoa da.

AIREKOAK:
Aireko oihala eta trapezioa jarri ditzazkegu lekuak uzten badigu, ohe elastikoaren ordez.

MEGAFONIA: ekipoa konpainiaren kontu.

Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.

kontratazioa

Gure taldea kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko hauek dira biderik azkarrenak.

Deitu edo posta bat bidali konpromezurik gabe!

logo_zurru-murru