Armonia, non zaude?

Harmonia, non zaude?

Estreinaldia:2024-ko abenduan.
Kiki, Koko eta Moko pailazoek ezin diote ekin ikuskizunari, oztopo batzuk direla kausa eta HARMONIA behar dute, jarraitu ahal izateko. Hori dela eta, haurrei eskatzen diete lagun ditzaten, eta HARMONIARI deitzen diote denek. Arbola jakintsu, Basajaun eta Mariren (Anbotoko Damaren) aholkuei jarraiturik, HARMONIA agertzen da ikuskizunean. Pailazo, haur eta publiko osoak, jolasean eta barrez, alde guztietara zabaltzen dute, gure Planetako bazter guztiak eta bihotz oro kutsa ditzan. Esketxek ez dute faltako erritmo, kolore, “pailazokeria”, parte-hartze, malabare, zuzeneko musika, abesti, dantza eta jokorik… eta alaitasuna bor-borka.
2 PAILAZOEKIN:
  • Ordu beteko iraunpena.
  • Gehienez 250 haur gomendatuta.
3 PAILAZOEKIN:
  • Ordu eta hamar minutuko iraunpena.
  •  Haur kopurua mugagabea. .
Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.
Gure espazio eszenikorako dimentsio idealak:
  • Zabalera: 8 metro.
  • Sakonera: 5 metro.
  • Altuera: 3 metro.
(publikoaren espazioa kontuan hartu gabe).
Leku txikiago batean egin beharko balitz, egokitu ahal izango litzateke, baina muga batzuk daude…
Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.
Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.

kontratazioa

Gure taldea kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko hauek dira biderik azkarrenak.

Deitu edo posta bat bidali konpromezurik gabe!

kontratazioa

Telefonoz: 686 39 09 03