
Sinopsia
Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: «Bakearen atea». Bada, era berean, jaun mago txit jakintsu bat ere, ate horren sekretu guztiak dakizkiena, eta harriduraren harriduraz ohartzen da, pailazoak beren emankizunean buru-belarri ari direla, bakearen atea jaikitzen, esnatzen, hasten dela.
Bat-batean, gerratik datorren andere mago biolentoa agertzen da, eta borrokarako erronka jotzen dio aurreko jaun magoari. Honek, laguntza eskatzen dio publikoari, eta «konjuro handia» irakasten die. Denek bat eginik, lortu dute bakearen atea babestea, andere mago biolentoaren aurrean.
Azken hau negarrez dago, bere porrota dela medio. Guztiz zorigaiztokotzat jotzen du bere burua, horixe baitzen bere ahalak hust egin dion lehen aldia. Kiki pailazoak biziki animatzen du, biolentzia utzi eta umeekin jolas egin dezan. Horixe egingo dute, eta jolasaren ostean hain ongi eta hain zoriontsu sentitzen da, zeharo eraldatuko da, eta denak harriturik utziko.
Aldaketa handi honen ondorioz, bi magoak langunik onenak bihurtzen dira, eta publiko osoarekin, denek elkarrekin egiten dute konjuro handia, eta «bakearen atean», lore ezin ederragoa zabaltzen da alderik alde.Orduan ama lurra agertzen da bakearen ate gainetik,eta ume guztiek berarekin eskuekin jolastean, duten bake osoa transmitituko diote.
Hain da handia alaitasuna, dantza eta abesti ospatzen dugu guztiok, aro berriaren irartzartzea.
«Bakearen aroa»
Txintxilintxín, Bakea egin…
Formatuak
2 PAILAZOEKIN:
- Ordu beteko iraunpena.
- Gehienez 250 haur gomendatuta.
3 PAILAZOEKIN:
- Ordu eta hamar minutuko iraunpena.
- Haur kopurua mugagabea. .
Behar teknikoak
Entxufe bat 220 W-tara, eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.
Emanaldia kalean bada: Garrantzitsua da eszenografia gure furgonetari lotzea,haizeak eragin ditzakeen arriskuengatik, eta, horrela,ahalik eta segurtasun handiena bermatzea (guk geure lotzeko sistema propioa daramagu).
Leku egokienak
Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.
Hizkuntzak
Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.
kontratazioa
Gure taldea kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko hauek dira biderik azkarrenak.
Deitu edo posta bat bidali konpromezurik gabe!
