Irriparra barra barra

Irriparra barra barra

Estreinaldia: 2.018-ko ekainan.
2018ko ekainatik 2019ko ekainara

Kiki, Koko eta Moko pailazoek alaitasunez bete nahi dituzte bazter guztiak.

Bat batean, lamia bat azaltzen da, uretako espiritu purua, eta ezinean dabiltzala ikusirik, ur-tanta garbi eta puruak eskaintzen dizkie. Ninfak esaten die tanta horiek erruz lagunduko dietela.

Esan eta izan, urak ingurumen osoa garbitzen du.

Historia honetan bada arbola ihar bat ere. Pailazoek, publikoaren partaidetzarekin, gogoz laguntzen diote, jorrai-dantza eginez. Ondorioz, arbola azalberritzen hasten da, eta hostoak ateratzen zaizkio.

Edergarrizko aldaketa hura ikusirik, arbola barruan bizi zen harra arbolaren hosto txit gozoak jaten hasten da. Eta harrak, haztean, lagun diezaiogun eskatzen digu denoi. Pailazoek, betiko alaitasunez eta publikoaren partaidetzarekin, harraren ametsik handiena egia bihur dadin lortzen dute: krisalida bilakatzen da, eta, ondoren, tximeleta eder eta xarmant.

Hain da ederra, eta hala ikustean, anaiak ere eraldatzea erabakitzen du.

Hori lortzean, giroa gero eta hobea da; arbolari loreak sortzen zaizkio, eta irri zoragarria ezpainetan.

Azkenean, pailazo, publiko eta elkarturiko guztiek alaitasunaren ase-betea ospatzen dute, dantza eginez, irri eta barre artean murgildurik..

2 PAILAZOEKIN:

  • Ordu beteko iraunpena.
  • Gehienez 250 haur gomendatuta.

3 PAILAZOEKIN:

  • Ordu eta hamar minutuko iraunpena.
  •  Haur kopurua mugagabea. .

Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.

Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.

Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.

kontratazioa

Gure taldea kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko hauek dira biderik azkarrenak.

Deitu edo posta bat bidali konpromezurik gabe!

kontratazioa

Telefonoz: 686 39 09 03