
Sinopsia
Kiki, Koko eta Moko pailazoek ezin diote ekin ikuskizunari, oztopo batzuk direla kausa eta HARMONIA behar dute, jarraitu ahal izateko.
Hori dela eta, haurrei eskatzen diete lagun ditzaten, eta HARMONIARI deitzen diote denek.
Arbola jakintsu, Basajaun eta Mariren (Anbotoko Damaren) aholkuei jarraiturik, hor itzultzen da HARMONIA ikuskizunera, arbaso zaharren musika, abesti eta soinuen bitartez eta dantza, joko,planeta eta izarreri esker esnaturik…
HARMONIA berriro ikuskizunera itzultzen denean, pailazo, haur eta publiko osoak, jolasean eta barrez, alde guztietara zabaltzen dute, gure Planetako bazter guztiak eta bihotz oro kutsa ditzan.
Esketxek ez dute faltako erritmo, kolore, “pailazokeria”, parte-hartze, malabare, zuzeneko musika, abesti, dantza eta jokorik… eta alaitasuna bor-borka.
Formatuak
2 PAILAZOEKIN:
- Ordu beteko iraunpena.
- Gehienez 250 haur gomendatuta.
- Ordu eta hamar minutuko iraunpena.
- Haur kopurua mugagabea. .
Behar teknikoak
Entxufe bat 220 W-tara,eta aldagela bat dutxarekin ahal bada.
Leku egokienak
Plazak, jolastokiak, parkeak, antzerkiak(aulkiekin ere bai), pilotalekuak, polikiroldegiak eta abar.
Hizkuntzak
Euskeraz, gaztelaniaz eta elebidun eskeintzen ditugu gure emanaldiak.
kontratazioa
Gure taldea kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko hauek dira biderik azkarrenak.
Deitu edo posta bat bidali konpromezurik gabe!
