Sinopsia
Kiki, Koko eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk du horrek errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak. Istorio honetan bada zuhaitz bat ere oso gaixo dagoena, hilzorian dagoena, espezie desberdineko beste hainbat eta hainbat bezalaxe. Zuhaitz honen iratxo zaindaria, pozik dakusa Kiki, Koko eta Moko pailazoek, neska-mutiko asko eta askoren moduan, zer-nolako ahalegina egiten diharduten arbolari bizia itzultzeko. Aldi berean, zorioneko ikastearen abentura honetan, pailazoek eta publikoak uraren zaindariari eta Loretxu iratxoari entzuten diote; hauek jaberazten dituzte-eta urak, aireak eta lurrak zenbat balio duten bizitzarako. Dantza, barre, abesti, zuzen-zuzeneko musika, malabare eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dugu zuhaitzari, gure protagonistari, bizitza itzultzea. Iratxoak,bere zuhaitzari loreak ateratzea lortzen duenean,”basoko zaindari” eder batean ere bihurtzen da. Azkenean, denok elkarrekin ospatuko dugu, naturaren biziaren garaipena; hain zuzen, garbi ulertuko baitugu natura garela.
Formatuak
- Ordu beteko iraunpena.
- Gehienez 250 haur gomendatuta.
- Ordu eta hamar minutuko iraunpena.
- Haur kopurua mugagabea.
Behar teknikoak
Leku egokienak
Hizkuntzak
kontratazioa
Gure taldea kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko hauek dira biderik azkarrenak.
Deitu edo posta bat bidali konpromezurik gabe!